Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Korrikaren 12. eguna ekimenaren baitan, AEK-k 65 mintzodromo antolatu zituen Euskal Herri osoan zehar atzo, maiatzak 21. Zestoan ere lagun talde bat elkartu zen ekimenean parte hartzeko. Hasieran Laranjadi plazan egitekoa bazen ere, tenperatura altuak zirela eta, udaletxeko arkupetara lekualdatu zuten solasaldia.
Bertan elkartutako herritarrek herriko euskararen egoeraren inguruko hausnarketa partekatua egin zuten, AEK-ko kideek ekarritako datu eta gogoetak abiapuntu hartuta. Maiatzean zehar Udalak eta Euskara Foroak antolatutako Euskararen Loraila zikloan landutako hainbat ideia eta kezka ere mahai-gaineratu zituzten.
Saioaren amaieran, Euskararen Lorailaren baitako azken hitzordurako gonbita egin zuten: datorren asteartean, maiatzaren 26an, 18:30ean, UEMAk Esnatu ekimena aurkeztuko du Alonderon. Horrez gain, ekainaren amaieran Iruñean egingo duten “Pizkundea” ekitaldi nazionalerako deialdia ere zabaldu zuten. Bertara joateko, Udalak autobusa antolatu duela jakinarazi zuten, eta sarrerak dagoeneko Portalen salgai daudela gogorarazi zuten.