Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Elizako konpontze lanek aurrera jarraitzen dute eta Koldo Intxausti parrokoaren arabera, abendura arte elizak itxita jarraituko du. “Nahiz eta lan gehiena kanpotik egiten ari diren, barruan ez dago elekrtizitaterik. Sakristian zegoen argien koadroa erabat txikitu zuen tximistak, eta beraz, eliza ez dago erabilgarri” azaldu du Intxaustik.
Bestalde, mezak Milagrosako kaperan egiten jarraituko dute, hileta elizkizunak aldiz, Arroagoian eta Aizarnan.