Albisteak

Igandeko kroserako entrenamendua egingo dute gaur arratsaldean haurrek

Martxoaren 16an, igandean, 45. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala ospatuko da. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera aurtengo krosari haurrentzako lasterketekin. Ondoren, 11:30ean, helduen txanda izango da.

Lasterketaren prestaketa dela eta, gaur arratsaldean haurrek entrenamenduak egingo dituzte. Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek 15:30ean hasiko dute entrenamendua Farmazi aurretik, Iranzu tabernatik gora pasatu eta plazan amaituz.

Ondoren, 15 minutu beranduago, 15:45ean, Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. Hauek gurutzetik hasiko dute ibilbidea eta plazaraino iritsiko dira.

Herri Krosaren inguruko albistea ikusteko egin klik hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide