Albisteak

Lan ikuskaritzan jarritako salaketaren inguruko oharra kaleratu du ELA sindikatuak

ELA sindikatuak Zestoako alkatea eta beste hainbat herritarren aurkako salaketa jarri du lan ikuskaritzan, Udalak “langileen greba eskubidea urratu duela” agindua urratzen ari direla argudiatuta. Salaketaren inguruko azalpenak emateko ondorengo oharra kaleratu du sindikatuak:

“ZESTOAKO UDALA GREBA ESKUBIDEA ZAPALTZEN ARI DA”

“Uztailaren 13aren geroztik Zestoako Udaleko behin-behineko langileak greban daude eta Zestoako Udala, alkatea buru duela, Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan Eta Enpleguko Sailburuak emandako gutxieneko zerbitzuen inguruko agindua urratzen ari da. Honen aurrean, ELA Sindikatutik Lan ikuskaritzan salaketa jarri dugu.

Irailean Zestoako jaiak izango dira eta urtero legez zezen plaza muntatzeko lanak hasi ditu Udalak, baina oraingoan greban dauden langileen eskubideak zapalduz eta hauek ordezkatuz. Honen aurrean ELA Sindikatuak Lan Ikuskaritzaren aurrean salaketa aurkeztu du zeinetan argi eta garbi azaltzen den lan hauek burutzea Udal Brigadari dagozkiola eta lan hauen gidaritza greban dagoen brigadako buruari dagokiola, azken
urteetan egiten den moduan. Aurtengoan ordea, langileon oinarrizko eskubideak zapaldu eta alde batera utzita, langileen greba eskubidea urratu dute. Muntaketa lan hauek zezen zale elkartekoak burutzen ari dira herriko alkatearekin laguntza
zuzenarekin.

Hau onartezina da eta arren eskatzen diogu Zestoako Udalari eta alkateari bereziki, hausnartu dezala zertan dabilen langileen eskubideen aurka eta atzera egin dezala.”

ELA




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide