Langabezian dauden pertsonentzako oinarrizko prestakuntzako eta prestakuntza teknikoko ikastaroak

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honek, eskualdeko 100 pertsona langabetuen laneratzeko ibilbideak ahalbideratuko ditu datozen hilabeteetan, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideraturiko 9 ikastaroen bitartez eta enpresen partehartzea sustatzeko ekintzen bitartez.

Azkoitian

  • Iturgintza 1. maila (180 ordu). Urtarrilak 10-Martxoak 3.
  • Elektrizitatea 2. Maila (170 ordu). Urtarrilak 10-Otsailak 25.

2 ikastaro hauetan oraindik plazak libre daude. Izena emateko: Sandra 688 873 589 edo Maite 688 758 494.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide