Albisteak
Lazkaori irabazita, aurrera jarraitzen du Zestoak Herriarteko Txapelketan
— 2025-05-11Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketak aurrera jarraitzen du. Zestoako taldeak aurreneko partidetan hirutik bi irabazi zituen herrian. Pasa den ostiralean, itzulerakoak jokatu zituzten Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Kadete eta jubenilek irabazi egin zuten 22-7 eta 22-16 hurrenez hurren. Nagusien mailan, berriz, gutxigatik, baina galdu egin zuten eta 22-21 amaitu zen partida. Andoainen izango dira hurrengo partidak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide