Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketan parte hartu du infantil nesken kategorian Malen Ayesa zestoarrak, Pulpoko jokalariak. Infantil neskak Kopan lehiatu dira, eta finalera iristea lortu dute. Finalean lau gol egin zituen zestoarrak, baina Valentziako selekzioaren aurka garaipena eskuratzea ez zen posible izan. Hala ere, bigarren postua lortu eta zilarrezko domina eskuratu dute.