Albisteak

Merkatari elkarteko Gabonetako zozketako zenbaki saritu bat agertzeko dago

Zestoan merkatari elkarteak urtarrilaren 5ean jakinarazi zituen Gabonetako zozketaren zenbaki sarituak. Elkarteko sektore guztietan (janari-denda, arropa eta oinetakoa, teknologia, liburu eta paper denda, etxerako osagarriak, edertasuna eta ongizatea) gastatzeko 360 euroko bost bonu zozketatu zituzten. Bonu bakoitzak bost sektoretan banatzeko hamar euroko txartelak ditu.
Lau bonuren irabazleak dagoeneko azaldu ziren, baina bosgarrenaren jabea oraindik agertu gabe dago. Zbitt dendan saldutako 06552 zenbakia da saritua. Zenbaki hori agertuko ez balitz, Ugarten saldutako 01461 zenbakia izango da ordezko zenbaki saritua.
Bestalde, Merkatari Elkarteak nabarmendu du zozketaren helburua Zestoan egiten diren erosketen garrantzia azpimarratzea dela, herrian uste baino askoz aukera gehiago daudelako.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide