Albisteak
Mugikorrak itzulpenak egiteko eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko bi saio egingo ditu Euskara Foroak
— 2023-01-16Gaur arratsaldean eta urtarrilaren 19an, ostegunean, Euskara Foroko kideak kiroldegiko sarreran egongo dira mugikorrak itzulpenak egiteko zein aukera eskaintzen dituen ezagutzera emateko. Bertaratzen diren herritarrei mugikorra nola erabili eta lanak errazte aldera mugikorra ondo konfiguratzen ere erakutsiko zaie, baita Telegram aplikazioak eskaintzen dituen aukerak ere. Arratsaldeko 16:30etatik 18:30era bitartean egongo dira kiroldegiko sarreran, gaur eta ostegunean, ordu eta leku berean. Euskara foroak ZAS!-en (Zurrumurruen Aurkako Sarea) laguntza izan du ekimen hau aurrera ateratzeko.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide