Albisteak
Naroa Agirre, Binakako Emakume Master Cup txapelketako txapeldunorde
— 2021-04-04Binakako Emakume Master Cup txapelketako bigarren postua eskuratu dute Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalagak. Gaur eguerdian jokatu dute finala Irungo Uranzu pilotalekuan. Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi nafarren kontra jokatu dute partida eta 21 eta 15 galdu dute Agirrek eta Arrizabalagak.
Txapelketako hirugarren postua, Leire Garai eta Oihana Orbegozok eskuratu dute, eta laugarren postua, berriz, Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendik.
Zorionak Naroa!
Argazkiak: Eduardo Agirre
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide