Albisteak
Naroa Agirre Udaberri Torneoko txapeldun
— 2023-06-05Naroa Agirrek bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen Udaberri Torneoko finala jokatu zuen ostiralean. Hamabi pilotarik hartu dute parte txapelketan, lau taldetan banatuta. Agirrek Kukuprakak taldean hartu du parte, Iturriaga eta Orbegozo pilotariekin, eta Aitor Sarriegi bertsolariarekin. Bitxiloreak taldearen aurka jokatu zuten finala, eta txapelarekin itzuli ziren etxera. Agirrek Ruiz de Infanteren aurka jokatu zuen partida, eta 10-18 galdu zuen. Binakako partida, berriz, Iturriaga eta Orbegozok jokatu zuten, Etxekolonea eta Etxebesteren aurka, eta 22-3 gailendu ziren.
Argazkia: Eduardo Agirre
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide