Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Nerea Amilibia eta Xabat Mansizidor dira Akoako Birako X. edizioko txapeldunak.
Gainera Xabat Mansizidorrek probako marka hautsi du: 28 min 58 s. Bakarrik iritsi da amaierara.
Nerea Amilibiari dagokionez, 37 minutu eta 39 segunduko marka egin du. Amilibia ere bakarrik iritsi da amaierara.
Eguraldia lagun izan da lasterketan zehar eta ikusle asko gerturatu dira proba ikustera. Proba nagusiaz gain, umeen lasterketa eta asto lasterketa ere izan dira.
Hemen ikus dezakezue Akoako Birako sailkapen osoa. Akuako 10. Bira (sailkapena)