Albisteak
Nerea Goikoetxea zestoarra Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute
— 2016-01-1030 Euskal Herritar Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak izan dira, tartean Nerea Goikoetxea zestoarra. Jardun politikoagatik auzipetu dituzte 30 lagunak, duela 8 urte ere arrazoi beragatik deklaratzera deituak izan ziren. Goikoetxeak astearte honetan, urtarrilak 12, deklaratuko du epailearen aurrean. Egun horretan, 19:00etan kontzentrazioa eta batzar informatiboa izango dira Zestoako Plazan.
Libre dinamikako kideen esanetan “Mariano Rajoyren Gobernuak Euskal Herriko gatazka egoera betikotu nahi du, baina hemendik hau diogu: epaiketa politikorik gabeko herri bat nahi dugu, behin betirako bakea eta konponbidea nahi ditugu eta gure esku dagoena egingo dugu inmobilismoaren harria mugitzeko.”
“Ez dago arrazoi juridikorik ikerketa hau esplikatzeko”
Aiert Larrarte auzipetuen abokatuak adierazi duenez “ez dago balorazio juridikorik egiterik, ez dago arrazoi juridikorik ikerketa hau esplikatzeko. 2007tik hona poliziek ez dute froga berririk aurkeztu. Fiskalak ikerketa hau orain berrabiarazi nahi izan du eta epaileak auzipetuak deklaratzera deitu ditu, nahiz eta arrazoi juridikorik ez dagoen.”
Egin zaitez bazkide