Albisteak
Nerea Mendizabalek ‘Elkarrekin hazi’ liburua aurkeztuko du Portalen
— 2019-06-07Nerea Mendizabal psikopedagogoak komunikazio ez-bortitza oinarri duen ‘Elkarrekin hazi’ liburua aurkeztuko du ekainaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, Portale Kultur Elkartean. Azken urteetan, ikastaroetan, guraso eskoletan edota bizitza pertsonalean ikasi eta ikusitakoa liburu batean jasotzeko beharra sentitu du. Horrela komunikazio-ez bortitza oinarri duen gurasoei zuzendutako lana kaleratu du. Liburuaren nondik norakoak azalduko ditu Portalen antolatutako saioan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide