Albisteak
Ohiko udalbatzarra egingo dute bihar arratsaldean
— 2020-06-24Bihar, osteguna, Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo du Udalak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:
1.- 2020ko maiatzaren 28ko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.
2.- 2019 ekitaldiko Udal Aurrekontuaren Kontu Orokorraren eta Inbentarioaren behin-betiko onespena.
3.- 2020ko aurrekontu aldaketen berri ematea, Covid-19aren ondorioz.
4.- HAPOaren jendaurreko epearen luzapena, uztailaren 30era arte.
5.- “Orain ardura” ekimenaren mozioa.
6.- Erregu eta galderak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide