Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Oilasko biltzea egin zuten atzo Aizarnako gazteek, goizeko 07:30ean hasita. Baserriz baserri ibili ostean, 15:00ak aldera iritsi ziren herriko plazara, giro ezin hobean. Bertan, zapiekin dantza egin zuten, eta ondoren mahaiaren bueltan elkartu ziren.
Oilasko biltzaileak baserriz baserri zebiltzan bitartean, herritarrek paellak prestatu zituzten plazan, eta elkarrekin bazkaldu zuten gero oilasko biltzaileek eta gainerako herritarrek.
Umeek ere izan zuten goiza mugimenduan pasatzeko aukera. Krosa jokatu zuten eskola ondoko zelaian, eta proba amaituta, parte-hartzaile guztiek domina jaso eta mokadutxoa egin zuten.
Iluntzean, berriz, Laket taldearen erromeriak jarri zion musika jai egunari.
