Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Goizean, haurren txupinazoa bota eta jarraian Kalaka zurezko jolasetan aritu ziren haur eta gaztetxoak, haien adimena eta trebezia proban jarriz. Jarraian, umeen bazkaria egin zuten plazan.
Arratsaldean, berriz, txikienetik hasi eta gazteetaraino, ginkanan parte hartu zuten. Plaza osoan zehar prestatutako probak gainditzen aritu ziren, familia eta lagunen animo artean.
Eguna dantzan amaitu zuten, DJ Ostoren musikarekin. Hala, haur eta gaztetxoek egun parte-hartzaile eta dibertigarriarekin agurtu dituzte aurtengo Amabirjinak.










Argazkiak: Ion Eginguren eta Danbolin