Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, egungo zoladuran hondatuta dauden zatiak konponduko dituzte, 14+000 eta 16+140 kilometro puntuen artean, errepidearen amaieraraino. Errepidearen zabalera dela eta, lanak egin bitartean zati hori erabat moztu beharko dute.
Errepidea lan-orduetan soilik egongo da itxita, 08:00etatik 20:00etara; 20:00etatik 08:00etara, berriz, erabat irekita egongo da. Zati horretan bizi diren bizilagunek sartu eta irten ahal izango dute lanek iraun bitartean, noranzko bakarrean, Etumetatik Errezilera.
Lanak bihar, abuztuaren 19an, hasiko dira eta hiru lanegun inguru irautea aurreikusten dute, eguraldiaren arabera.