Albisteak

Zestoako gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua izango da ostiralean

Ostiral honetan, abuztuaren 21ean, Zestoako gune historikoa ezagutzeko bisita gidatua izango da, euskaraz, Mikel Nogalesen eskutik.

Bisitan, Zestoako alde zaharreko kale eta txokoetan barrena, herriko historia eta hainbat pasadizo ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Urola Turismoak antolatutako bisita 11:00etan abiatuko da Zestoako udaletxeko ataritik, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 943 15 18 78 telefonora deituta, 688 75 94 29 zenbakira WhatsApp mezua bidalita edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide