Albisteak

Zabalik da 2026-2027 denboraldiko futbol eskolan izena emateko epea

2026-2027 denboraldiko futbol eskola antolatzen ari dira, alebin eta benjamin mailako neska-mutilentzat. Saioak asteazkenero izango dira, irailaren 16tik maiatzaren 26ra.

Benjaminak, 2017an eta 2018an jaiotakoak, 17:00etatik 18:15era ariko dira; eta alebinak, 2015ean eta 2016an jaiotakoak, 18:30etik 19:45era.

Ikasturte osoko kuota 130 eurokoa izango da, eta ordainketa egiteko erraztasunak eskainiko dituzte. Ekipamendua aparte ordaindu beharko da, nahiz eta aurreko urtekoak erabiltzeko aukera egongo den.

Irailaren 30era arte eman daiteke izena. Aurretik izena emanda dutenek ez dute berriro egin beharrik. Parte hartu nahi dutenek 646 416 484 edo 615 751 372 telefono zenbakietara WhatsApp mezua bidali behar dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide