Albisteak

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du bihar

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbat honetan,  goizeko 11:30etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, kakaoa, olioa eta tostadak jasoko dituzte. Elikagaiak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da.
Proiektuan ekarpena egiteko hiru aukera daudela gogorarazi dute biltegiko kideek: produktuak dohaintzan emanda, hileroko ekarpen ekonomikoa eginda (688 76 90 47 telefono zenbakira idatzita) eta boluntario bezala parte hartuta.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide