Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.


Argazkia: Askizuko aterpetxea
Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan sortutako ekimenak forma hartu du, eta uztailaren 11-12ko asteburuan Askizuko aterpetxera irteera egingo dute DBHko ikasleek. Gaztelekuaren eta Agiro Mendi Klubaren laguntzarekin prestatu dute irteera. Izena emateko epea ekainaren 19an amaitzen zen, baina epea luzatu dutenez, interesdunek oraindik ere izena emateko aukera dute.
Asteburu horretan, larunbatean, Zestoatik oinez joango dira Askizura, eta gaua Askizuko aterpetxean igaroko dute; igandean, berriz, Askizutik Zarautzera oinez joango dira, hondartzan bainua hartuko dute gero, eta Zestoara itzuliko dira autobusez.
Parte-hartzaileek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta diru-laguntzak jasotzen dituzten gazteek doan parte hartu ahal izango dute. Izena Gaztelekuan eman behar da.