Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Gazte Asanbladak uztailerako prestatutako egitarauaren baitako bigarren hitzordua egingo dute ostiralean, uztailaren 3an. 21:00etatik aurrera elkartuko dira Gaztetxeko atarian, giro lasaian uztailari ongietorria emateko.
Arratsalde-gaua mojitadarekin hasiko dute, eta ondoren Rodeo taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du. Emanaldiaren ostean, musika jartzen jarraituko dute gaua girotzeko.