Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Lau eguneko festa egitaraua prestatu dute Aizarnan aurtengo Amabirjinetarako. Ostiraletik astelehenera bitartean, herri afaria, pilota partidak, herri kirolak, oilasko biltzea, umeentzako ekintzak eta musika izango dira, besteak beste.
Ostiralean, abuztuaren 14an, emango diete hasiera jaiei. 18:00etan botako dute txupinazoa, eta jarraian karropoteoa egingo dute. Gauean, herri afariaren ondoren, Obaneukek eta Patx DJak girotuko dute festa.
Larunbatean, Meza Nagusiarekin eta jubilatuen hamaiketakoarekin hasiko dute eguna, eta eguerdian hiru pilota partida jokatuko dituzte. Arratsaldeko 18:00etan izango da eguneko hitzordu berezienetako bat: Aizarnako eta Aizarnazabalgo taldeak aurrez aurre ariko dira herri kiroletan. Musika, bingoa eta DJ emanaldia ere izango dira iluntzetik aurrera.
Igandean, berriz, goizean goiz abiatuko dira oilasko biltzaileak. Umeen krosa ere egingo dute, eta oilasko biltzaileen aurreskuaren ondoren paella jana izango da plazan. Gauean Laketek eta Costmix DJak hartuko dute lekukoa.
Astelehenean amaituko dituzte festak, umeei begirako egitarauarekin. Kalaka zurezko jolasak izango dira goizean, eta ondoren umeen bazkaria, ginkana eta Osto DJaren emanaldia. Umeen bazkarian parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko.
Egitaraua
Abuztuaren 14a, ostirala
18:00. Txupinazoa.
Jarraian, karropoteoa.
21:00. Herri afaria.
Ondoren, Obaneukeren erromeria eta Patx DJaren emanaldia.
Abuztuaren 15a, larunbata
09:45. Meza Nagusia.
Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa.
12:00. Pilota partidak:
Lizarralde-Telleria / Bergara-Aranburu;
Lizarralde-E. Egiguren / Olano-P. Egiguren;
A. Aranguren-U. Egiguren / Sasiain-Alonso.
18:00. Herri kirolak: Aizarna-Aizarnazabal.
19:30. Boxt Axola.
22:30. Bingoa.
Jarraian, DJ emanaldia.
Abuztuaren 16a, igandea
07:30. Oilasko biltzearen hasiera.
12:00. Umeen krosa.
14:30. Oilasko biltzaileen aurreskua, plazan.
Jarraian, paella jana.
22:30. Laket.
Ondoren, Costmix DJa.
Abuztuaren 17a, astelehena
11:00-13:00. Kalaka zurezko jolasak.
13:30. Umeen bazkaria.
17:00. Ginkana.
19:00. Osto DJa.