Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

San Lorenzo egunaren bueltako ospakizuna ospatu zuten atzo San Lorenten. Hainbat herritar bertaratu ziren goiz eta eguerdi partean, eta urtero legez, batzuk oinez egin dute auzorako bidea.
Baselizan, hildakoen aldeko mezak eman zion hasiera jai egunari. Elizkizuna amaituta, jan-edanerako tartea izan dute bertaratutakoek ermitaren atarian.
Ondoren, Jon Maia bertsolari zumaiarrak eta Aitor Salegi zestoarrak hartu zuten hitza. Umorez aritu ziren biak, eta azkenaldian inguruan hizpide izan diren hainbat kontu ekarri zituzten bertsoetara. Besteak beste, duela gutxi ermitatik lapurtutako kanpaia.
Bertso eta musika artean, gaztetxoenek ere izan zuten zertaz gozatu. Herri kiroletan trebatzeko aukera izan zuten ermitaren kanpoaldean, lokotxak biltzen, ingudearekin eta harria jasotzen, besteak beste.
