Albisteak
Otsailaren 4rako manifestazioa deitu dute Gaztetxeko kideek
— 2024-01-31Zestoako Gaztetxearen aurkako epaia atera zuen, pasa den ostiralean, Azpeitiko auzitegiak. Gazte Asanbladako kideek epai hau gaitzetsi eta gaztetxearen aldeko borrokan berretsi egiten direla adierazi zuten astelehenean, Donostiako gotzaindegiaren aurrean egindako prentsaurrekoan. Hori dela eta datorren iganderako manifestazioa deitu dute Zestoan. Igandean, otsailaren 4an, izango da goizeko 12:30ean herriko plazatik hasita.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide