Albisteak
Pablo Ibar errudun jo du epaimahaiak
— 2019-01-19Fiskaltzak eskatu bezala, AEBetako Brodar County-ko (Florida) auzitegiko epaimahaiak erruduntzat jo du Ibar. Bigarren aldiz epaitu dute 1994an Floridako klub baten jabea eta bertan lanean zeuden bi neska hiltzea egotzita
Gary Foyk Ibar hilketaren lekuan ikusi zuela deklaratu zuen eta hori gezurtatzeko eta Ibarren errugabetasuna frogatzeko hainbat lekukoren testigantza auzitegira eraman ditu defentsak. Ibar errudun jotzeko frogak zaintzeko modua ere eztabaidagai izan da epaiketan. Grabazio batzuk desagertu egin ziren eta denbora batera berriro ere bere lekura itzuli zituzten, zati batzuk borratuta. Frogak behar bezala gorde ez zirela eta frogak kutsatzeko moduan egon zirela nabarmendu du defentsak.
Hiltzaileak burua estaltzeko erabilitako kamiseta batean Ibarren DNArekin partzialki bat egiten duen orban bat topatu zuten. Defentsak, DNA aditu bat eraman du deklaratzera eta hark, orban hori froga modura hartzeko txikiegia dela esan du.
2000. urtean egindako lehen epaiketan jo zuten Ibar lehen aldiz errudun. Guztira, 22 urte daramatza preso, horietatik 15 heriotzaren korridorean. Ibarrek beti aldarrikatu du errugabea dela.
Urte guzti hauetan, Pabloren familiak hainbat saio egin ditu epaiketa hura baliogabetzeko. 2016an, Floridako Auzitegi Nagusiak Ibarren aurkako epaiketan bere eskubideak urratu zirela ebatzi zuen eta horrez gain, bere aurkaz aurkeztutako frogan ahulak zirela argudiatu zuen.
Argazkia: Urola Kostako Hitza
Egin zaitez bazkide