Albisteak

PCR probak egiten hasi dira Zestoan

Uztailaren 8 eta 12 bitartean Zarautzen ikasturte amaiera ospatzen izan zirenei PCR proba egingo zaie Zestoan. Horretarako, karpa bat prestatu dute anbulatorio atzealdean, Eztiola kalean. 12:00etan hasi dira herritarrei testak egiten eta proba egitea eskatzen duen jende kopuruareren arabera luzatuko da gaurko jardunaldia. Testa egin behar dutenek aurrez Zestoako osasun zentrora deitu beharko dute hitzordua hartzeko (943897080).

Proba egin arte bertan izan zirenei etxean geratzeko eskaera egin die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide