Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Amabirjina Eguna ospatu zuten atzo Aizarnan, goizetik gauera arteko egitarauarekin. Meza Nagusiarekin hasi zuten eguna, eta jarraian jubilatuen hamaiketakoa egin zuten.
Eguerdian pilota partidak izan ziren. Lizarralde eta Telleriak 16-9 irabazi zieten Bergara eta Aranbururi; bigarren partidan, Lizarralde eta E. Egiguren 18-12 nagusitu ziren Olano eta P. Egigurenen aurka; eta azken norgehiagokan, A. Aranguren eta U. Egigurenek 22-19 irabazi zieten Sasiain eta Alonsori.
Arratsaldean, Aizarna eta Aizarnazabal herri kiroletan lehiatu ziren, eta Aizarnazabal nagusitu zen. Hitzorduak ikusmin handia sortu zuen, eta jendetza bildu zen plazan, plaza bete-bete eginda.
Ondoren, Boxt Axolaren emanaldia izan zen, eta gauean bingoarekin eta DJ emanaldiarekin borobildu zuten Amabirjina Eguna.
