Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Herbehereetako Ad Hoc orkestrak Zestoan egin zuen geldialdia atzo, udako biraren barruan. Hasiera batean frontoi zaharrean egitekoa bazen ere, eguraldia tarteko, kiroldegiko aterpera lekualdatu zuten emanaldia, eta herritar ugari gerturatu zen kontzertuaz gozatzera.
Herbehereetako eta Belgikako musikari profesional zein afizionatuek osatzen dute Ad Hoc oporretako orkestra. Atzoko emanaldian azaldu zutenez, talde gisa urtean hamar egunez baino ez dira aritzen elkarrekin, eta bira abiatu aurretik bi asteburutan elkartzen dira entseguak egiteko.
Denbora gutxi izanagatik, emaitzak bestelakoa erakutsi zuen: musikari ugarik osatutako orkestrak maila handiko hainbat pieza eskaini zituen, bertaratutakoen gozamenerako.
Zestoako geldialdiaren ostean, udako birarekin jarraituko du Ad Hoc orkestrak, Frantzia eta Italia zeharkatuz.

Irakurri 283. zenbakia hemen.