Albisteak

Xabat Sasiainek Donostiako Aste Nagusiko txapela jantzi du

Abantzu taldeko Xabat Sasiainek Donostiako Aste Nagusiko esku pilota txapelketako 23 urtez azpikoen txapela jantzi zuen atzo, Andoaingo Gazteleku taldeko Aimar Segurolarekin batera.

Finala, ordea, ezin izan zuten amaitu. Aurkarietako batek, Mikel Aranbarri azkoitiarrak, behatzean min hartu zuen partida hasi eta gutxira, eta lehia bertan behera utzi behar izan zuten. Une horretan 4-1 ziren aurretik Sasiain eta Segurola, eta markagailua kontuan hartuta izendatu zituzten txapeldun.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide