Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Itziar Ezenarro Zumeta, 54 urte. Getariarra izatez, baita zestoarra sentimenduz ere. Lili denda, abentura modura hasi eta abentura, istorio benetan oso polit batean bihurtu dena. Hamaika urtetan, hamaika istorio polit.
“Zumetatarrak”, Itziar eta Larraitz, Larraitz eta Itziar, lehengusuak, izan gara, bezeroekin batera, “Lili” osatu dugunak. Beti ilusioz, gogotsu, bihotzez; gauza ederrak, momentu ederrak bezeroekin partekatuz, “Edertasunari forma ematen” aritu gara.
Bitarte horretan, gure bizitzek ere aurrera egin dute, momentu gazi-gozoz beteta…”bizitza” da, azken finean. Biok “daukagun GUZTIA” eman dugu.
Zestoa sentitu, gozatu, maitatu egiten dugulako, geure egin dugu “Zestoa Zuretzat” Zestoako merkatarien leloa. Bizitza kapituloz osatuta dago, ordea, eta kapitulo hau bere amaierara iritsi da. Bide berriak egiten segiko dugunaren esperantzaz, eskerrik asko, bihotz bihotzez.
Itziar Ezenarro Zumeta
