[POSTONTZIA] Gezurrak gezurtatzen EAJri erantzuna

Aitor Arsuaga eta Ortzi Alberdi Gazte Asanbladako kide ohiek gaur goizean Zestoako EAJk bere komunitate txokoan egindako adierazpenei erantzun diete.

Idatzi honen bitartez, Zestoako Gazte Asanbladaren borroka prozesuaren baitan egon garen eta adin kontuagatik bertako partaide izatea utzi berri diogun kideok EAJk adierazi duen iritziko hainbat punturi erantzungo diogu. Ez diogu PNVk auzi honetan duen iritziari garrantzi berezirik eman nahi eta Asanbladak ez dio erantzunik emango.

1. Batzokian izandako bileran, EAJk, ez zuen inongo momentuan zentroko eraikinean gaztetxea egotearen kontrako iritzirik eman eta gainera, Gazte Asanbladaren borroka goraipatu zuen (gure ustez udal gobernuari kontra egiteko estrategia “kutre” moduan).
2. Guk dakigula, Ertzaintzari ez dio ilusio berezirik egiten desalojoak atzera botatzeak. Ertzaintzaren erabakia, ehunka gaztek Zestoako gaztetxea beraien gorputzarekin defendatzeko prest agertu zirenean aldatu zen epaitegian aurkeztu zuten eskaeran ongi ikus daitekeen bezala.

Besterik gabe, zorionak Zestoako Gazte Asanbladari bere borrokari esker lortutakoagatik. Borrokak merezi du.

Aitor Arsuaga eta Ortzi Alberdi




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide