Zestoako EAJren adierazpenak gaztetxearen inguruan

Zestoako EAJ -k adierazpen hauek egiteko beharra sentitu du gaiaren nondik norakoak
ikusita:
1-. Okupazioen aurka gaude eta Zentroan eman den okupazioa bidegabea iruditzen
zaigu.
2-. Gaia korapilatu zenean Elizarekin bitartekaritza lana egiteko eskatu zitzaigun eta horrela egin genuen. Udalak Elizarekin eta gazteekin akordioa lortu izanaz pozten gara, baina ez gaude batere ados sinatutako akordioarekin, ez edukietan ez eta formekin ere.
3-. Ados gaude gazteek beren tokia behar dutela, baina ez dugu uste Kultur Etxea denik tokirik aproposena, kontutan izanda bizilagunez inguratuta dagoela. Gainera, kultur azpiegituren aldaketa integralean herria erabat hipotekatzen du. Batzokian Gazteekin izan genuen bileran argi utzi genien guretzat toki egokiena Estazio zaharra dela, bizilagunengandik aldenduta. Gaur egun ere berdin pentsatzen dugu.
4-. Desalojoaren atzerapena Ertzaintzak eskatu zion epaileari eta ez zen gertatu gazteen borrokaren ondorioz.
5-. Gaur egungo Kultur Etxeak herrian dauden kultur eragileen egoitza izan behar du. Horretarako eraberritze integral bat behar du, talde guztien beharrak asetuko dituena; musika, dantza eta antzerkia modu duinean egiteko. Sinatu den akordioarekin, egun daukagun areto bakarra “sakrifikatzeaz” gain, kultur taldeek gaur egun jasaten ari diren gabeziak denboran luzatuko lirateke. Zestoa oso atzean geratzen ari da kultur azpiegiturei dagokionez eta lehenbailehen erantzun beharreko arazoa da. Egokia iruditzen zaigu Udalak zesio bidez Zentroa eskuratzea, baina ez Kafe Antzoki bat egiteko. Badaude beste behar batzuk.
6-. Udaletxea inprobisazio etengabe batean ikusten dugu. Hasieratik gaia moztu eta erabakiak garbi hartu ez izanaren ondorioak pairatzen ari gara. Zestoako EAJ-k orain arte bezala lanean jarraituko du errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako politikak eginez.

Zestoako EAJ-PNV




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide