Albisteak
Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da larunbatean Arroagoian
— 2021-12-09Arroagoiko Auzo Elkarteak antolatuta, Potxin eta Patxin pailazoek ikuskizuna eskainiko dute datorren larunbatean, hilak 11, arratsaldeko 17:00etan, auzoko frontoian. Bertaratzen diren haur eta gaztetxoek zirkuko diziplinak eta ohiko pailazoen ikuskizuna nahasten dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide