Rodeo taldeak “X” birako kontzertuen lehen datak iragarri ditu

Rodeo taldeak martxoaren 5ean, asteazkenean, bere disko berria argitaratuko du. Lan hau 2024ko abenduan grabatu eta masterizatu zuen Eñaut Gaztañagak, herriko Gaztain Estudioan.

Disko berriaren kaleratzearekin batera, taldeak “X” birako kontzertuen data berriak iragarri ditu.

Birako lehen datak
Lehen kontzertua martxoaren 21ean izango da Tolosako Bonberenea aretoan, Wet Cactus taldearekin batera. Era berean, maiatzaren 17an herrian joko dutela ere iragarri dute.

Hona hemen biraren egutegia:

Martxoak 21 – TOLOSA, Bonberenea (+ Wet Cactus)
Martxoak 22 – HONDARRIBIA, Psylocibenea (+ Wet Cactus)
Apirilak 4 – LEITZA, Atekabeltz Gaztetxea (+ Ezpalak)
Apirilak 11 – AZPEITIA, Sanagustin (+ Ezpalak)
Apirilak 26 – ZUMAIA, Festak
Maiatzak 10 – SARA, Urrats gaua
Maiatzak 16 – GASTEIZ, Jimmy Jazz (+ Ezpalak)
Maiatzak 17 – ZESTOA, TBA
Maiatzak 30 – TBA

Birako kontzertuetako sarrerak eskuratzeko edo merchandisinga erosteko, egin klik.

Diskoan jasotako “Banator” izeneko abestia jada entzungai dago.


Argazkia: Rodeo