Albisteak

Santa Engraziako erlojuaren konpontze-lanak martxan dira

Yeregui Elkarteak Santa Engraziako erlojua berritzeko proiektua aurkeztu ondoren, irailaren 12an osatu zen lantaldea. Hurrengo egunean bertan, taldetxo bat Santa Engrazira joan zen Aitor Villa erloju-konpontzailearekin, ehun urteko erlojua nola desmuntatu aholkuak jasotzera.

Horrela, aizarnarrez eta zestoarrez osatutako talde bat erlojua desmuntatzen aritu da irailaren 15ean eta 16an.

Desmuntatze-lanak bukatuta, irailaren 16an, arratsaldez, erloju zaharra eta gainerako trepetak Lasaora jaitsi zituzten traktorean. Garraiorako ezinbestekoa izan da Santa Engraziako Ariztaindarren laguntza eta parte-hartzea.

Orain, hilabete batzuetako lana gelditzen da erlojua konpondu eta berriro bere lekuan jartzeko.

Lantaleak bidali dizkigu honako argazki hauek:

Hemen duzue ekimenaren inguruko informazio gehiago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.