Albisteak

Santakutzetako danborradarako entseguak hasiko dira datorren astean

Maiatzaren 2ko danbor festaren atarian, helduen danborradan parte hartuko duten taldeek entseguak egingo dituzte datorren astean. Hiru saio izango dira guztira, eta kiroldegiko aterpean elkartuko dira parte-hartzaileak astelehenetik asteazkenera, 20:00etan.

Hain zuzen, apirilaren 27an, 28an eta 29an egingo dituzte entseguak. Lehenengo eta azkenengo saioak bandarekin izango dira, astelehenean eta asteazkenean, eta astearteko entsegua, berriz, megafoniarekin egingo dute.

Maiatzaren 2an eta 3an ospatuko dituzte Santakutzak. Santa Kutz egun bezperan helduen danborrada izango da protagonista, eta hurrengo egunean, Santa Kutz egunez, umeen danborradak hartuko du lekukoa, arratsaldean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide