Albisteak

Arteaga auzoan aparkalekuen margoketa lanak egingo dira bihar, ostirala

Bihar, apirilak 24, ostirala, aparkalekuen margoketa lanak egingo dituzte Arteaga auzoan. Udalak jakinarazi duenez, marrarik ez dagoen guneetan aparkatzeko marrak margotuko dituzte. Horrez gain, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, pasabide batzuk ere margotuko dituzte auzoan bertan.

Lan horiek direla eta, goizeko 07:30etik aurrera ezin izango da autorik aparkatuta egon irudian morez markatutako eremuetan. Udalak herritarren ulermena eskatu du, sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide