Albisteak

[PINTADA] Zestoako Herri Krosa bizirik!

Zestoako 46. Herri Krosa antolatzea lan handia eta nekeza da, eta askotan ez da behar bezala baloratzen. Egia da gaur egun herri krosek ez dutela mendi lasterketek duten ospe eta oihartzun bera. Hala ere, Zestoakoa bezalako lasterketek balio handia dute: haurren probetan ia 300 haurrek parte hartzen dute, eta helduen lasterketan 150etik gora biltzen dira. Horregatik, eta batez ere helduen lasterketan, herritar gehiago animatzea garrantzitsua da. Era berean, aurrez izena ematea eskertzekoa da, egunean bertako azken orduko izen-emateek antolakuntzan buruhauste handiak sortzen baitituzte. Horrez gain, proba aurrera eramaten laguntzen duten herriko enpresa, denda eta elkarteei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta batez ere boluntario taldeari. Gora Zestoako Herri Krosa, eta jarrai dezala bizirik urte askoan! 

Zestoako Atletismo Taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide