Albisteak
Santakutzetako umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa jarri du martxan Udalak
— 2025-02-03Irabazleak, karroza ideiatu eta diseinatzeaz gain, karroza inguruan behar dituen pertsonaiak bilatu eta haien jantzi eta abarrez arduratu beharko du. Danborrada egunean, berriz, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lotu beharko ditu, besteak beste.
Zestoako Udaleko Kultura, Euskara, Kirola, Kulturartekotasuna eta Jai batzordeak baloratuko ditu lanak eta beharrezkoa balitz, pertsona gehiagok ere hartu ahal izango dute parte epai-mahaian, aholkulari gisa. Oinarrietan aurreikusi gabeko kontuetan, epaimahaiak izango du erabakiak hartzeko ahalmena. Lanak baloratzeko orduan, originaltasuna, zuzentasuna, freskotasuna eta gaiarekiko lotura baloratuko dira. Hala ere, epaimahaiak beste irizpide batzuk kontutan hartu ahalko ditu.
Lehiaketaren baldintzak zein diren jakin nahi izanez gero, Zestoako Udal bulegoetan, kultura@zestoa.eus email-aren bidez, 943 147 010 zenbakira deituta kontaktatu dezake edo oinarri zehatzak ikusteko egin klik hemen
Egin zaitez bazkide