Albisteak

Sastarrain bailarako landaredia ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Ekainberrik

Ice Age Europe astearen barruan, Sastarrain bailarako landaredia ezagutarazteko bisita gidatua antolatu du Ekainberrik larunbaterako. Gaur eguneko landaredia eta duela 14.000 urte Ekaingo margoak margotu zituztenek ezagutu zituzten landareak alderatuko dira. Oinez eta euskaraz izango da bisita. Goizeko 10:00etan elkartuko dira turismo bulegoaren aurrean. Bisitak ordu eta erdi iraungo du, eta doakoa izango da. Parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena, ostirala baino lehen, 94386 88 11 telefono zenbakira deituta edo info@ekainberri.com helbide elektronikora mezua idatzita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide