Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

2023-2024 ikasturteko lehen ibilaldia egingo dute Zestoa Osasuntsu programako kideek. Hilaren 28an, Zestoako aztanategira joango dira. Honakoa izango da ibilbidea: Kiroldegi aurrean dagoen haur parkea- Lau Iturri- Idiakaitz eremua-Bainuetxeko tren geltokia-Bainuetxea-Bidezaharra-Kiroldegia ( 2,5 km). Zaragozako Unibertsitateko kideek bertan egiten diren lanen azalpenak emango dituzte.
Irteera goizeko 10:00etan izango da, kiroldegi aurrean. Kiroldegira itzultzean, mokadutxoa egingo dute.