Albisteak
Silo bolen plastiko bilketarekin arazoak izaten ari direla azaldu dute Udalak eta Urkomek
— 2018-07-02Zestoako Udalak eta Urkomek, azken boladan silo bolen plastiko bilketako zenbait puntutan arazoak izaten ari direla azaldu dute. Plastikoekin batera, beste hondakin mota batzuk uzten direla salatu dute eta ondorioz, plastikoak bertan utzi behar izaten dituztela jaso gabe. “Plastikoak jaso ahal izateko, plastikoak ahalik eta garbienak utzi behar dira, lokatzarik gabe, sokak kenduta, eta aparte utzita” adierazi dute.
2017an, Urola Kostan 128 tona plastiko jaso zirela azaldu dute eta horregatik zerbitzu honen erabiltzaileei eskerrak eman nahi dizkiete. Datu hauek ikusita, Urkomek eta Udalak zerbitzu honen erabiltzaileei “ahalegin bat egitea” eskatzen diete plastikoak modu egokienean uzteko, zerbitzu hau martxan mantendu ahal izateko.
Jasotzen diren plastiko motak:
- Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
- Belar boletan erabiltzen den plastikoa.
- Negutegietan eta baratzetan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
- Sokak eta plastikozko pentsu zakuak.
Plastikoak hileko 2. asteartetan jasotzen dira eta bezperan utzi behar dira izendatutako puntuetan.
Informazio gehiagorako: Urkome (943 816 500)
Egin zaitez bazkide