Albisteak
Sinadura bilketa jarri dute martxan jubilatu eta pentsiodunek
— 2025-01-31Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldatara iristen ez diren pentsioak osatzeko neurriak ezartzeko. Proposamen hau eztabaidatzea onartu dutenez, sinadura bilketa martxan jarri da herritarren babesa biltzeko asmoz.
Herritar guztiak gonbidatuta daude sinatzera, kalean jarriko diren mahaietara. Honako hauek dira sinatzeko egun eta tokiak:
Zestoa:
Astelehenak: 12:00 – 12:15 (Gurutze plazan)
Ostiralak: 19:00 – 20:00 (Farmazia ondoan)
Larunbatak: 12:00 – 13:00 (Farmazia ondoan)
Aizarna:
Asteazkena: 12:45 – 13:30 (Soziedadean)
Arroabea:
Osteguna: 18:00 – 19:00 (Parkean)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide