Albisteak
Tabernak gauerdian ixtea erabaki du Zestoako Udalak herriko tabernariekin hitz egin ostean
— 2020-07-25Mikel Arregi ‘Ertxin’ alkateak ebazpen bitartez jakinarazi duenez, gaur -uztailak 25-, uztailak 30, uztailak 31 zein abuztuaren 1ean Zestoako tabernak gauerdian (gehienez 1:00etan) ixtea erabaki du Zestoako Udalak herriko tabernariekin batera.
Koronabirusaren kutsatze kopuru gehienak gaueko aisialdi orduetan gertatzen dira osasun agintartitzaren azken egunetako datuen arabera. Gainera, Azpeitiko jaiak izanik, bertako Udalak pilaketak sahiesteko neurriak hartu ditu eta lehenago itxiko dituzte Azpeitiko taberna, jatetxe zein elkarteak. Erabaki horrek zuzen-zuzenean Zestoari eragin diezaiolakeela uste du ErtxiƱek eta, beraz, Zestoan ere neurri murriztaileak hartzea hitzartu du tabernariekin batera.
Alkateak, aldez aurretik, eskerrak eman nahi izan dizkie Zestoako ostalariei erabakiaren aurrean erakutsi duten prestutasunagatik.
Egin zaitez bazkide