Albisteak
[TTAK!] Aizarnako eskolan izan da Euskadi Irratia
— 2021-03-05Aizarnako eskolan izan zen atzo goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioko Jon Artano kazetaria. Bertsozale Elkarteak karta jolas bilduma sortu du, bertsolaritzaren lanketa ahozkora eta bat-batekora gehiago gerturatzeko. Iñaki Gurrutxaga bertsolaria Aizarnako Egoi, Intza, Garazi, Laida, Eñaut eta Anirekin eseri zen mahaian eta karta jolasa nola erabili erakutsi zuten.
Entzun saioa hemen.
Argazkia: Jon Artano
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide