Albisteak

[TTAK!] «Leptoneta giputxi», Zestoako Astui koban topatutako armiarma espezie berria

Naiz.eus-etik ekarritako albistea:

Espeleologo taldea, Zestoako Astui haitzuloaren sarreran. (GAUR8)

Zestoako Astui kobazuloan orain arte katalogatu gabe zegoen armiarma espezie bat topatu dute. «Leptoneta giputxi» izena jarri diote eta baditu zenbait berezitasun. Argia ematerakoan hanketan distira urdin-more bat egiten du eta ez dauka begirik. Euskal Herriko kobetan deskubritzeko asko dago.

Bioespeleologoak haitzuloetako fauna ikertzen duten zientzialariak dira. Kopetako argiarekin kobazulo bateko detaileei begira irudikatu behar ditugu, harri azpiak eta bestelako bazterrak miatzen, bertan bizi diren izaki bizidunak deskubritu nahian. Haitzuloaren handitasunean, lau hanketan txokoak miatzen dituztenak dira.

«Agian espeleologoentzat kilometrotako kobazulo bat altxor bat da eta guretzat, lagintzeko oso nekeza den eremua. Detaile askorekin begiratzen aritzen gara eta eremu handiak lagintzeko lan handia egin behar dugu», azaldu du Jon Fernandez Perez bioespeleologoak. Carlos Prieto du bidaide. Biak ari dira Euskal Herriko haitzuloak miatzen eta ikertzen. «Oinarrizko ikerketa maila egiten ari gara. Euskal Herri mailan kobazulo mordoa dago eta oraindik ez dakigu haitzuloetan zein espezie dauden. Horregatik, oraindik erraza da espezie berriak aurkitzea».

Detaileetan, materia organikoa dagoen tokietan, jartzen dute arreta. «Zenbat eta barrurago -baldin eta ez badago errekaren bat edo ur korronteren bat-, orduan eta zailagoa izaten da animaliak aurkitzea. Animalia bereziagoez ari naiz, baldintza berezietara moldatu direnez. Izan ere, kobazuloetako sarreran izan daitezke animaliak, freskatzera edota babestera sartu direnak. Barrurago dauden zatietan topa daitezke benetan kobazuloetara moldatutako animaliak. Bereziki horiek aurkitu nahian ibiltzen dira bioespeleologoak, sarreratik 30 metro barrura».

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide