Albisteak
“Txertatu Merkatuan” programaren 2. edizioan izena emateko epea irekiko da ostiralean
— 2017-04-06Maiatza aldera, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programaren 2. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17-30 adin tarteko gazteei zuzendutako proiektua da. Bertan izena emateko epea bihar, apirilak 7, irekitzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.
Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?
- 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
- Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
- Oinarrizko ikasketak dituztenak.
Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea da, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.
Txertatu Merkatuan programak bi fase garatzen ditu:
1. FASEA: EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea.
Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.
2. FASEA: TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa
- Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak + praktikak eskualdeko enpresetan
Izena emateko, Iraurgi Berritzeneko Sandra Fernandez-ekin jar zaitezkete harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituta.
Egin zaitez bazkide