Albisteak

Txikitasunean Handi eguna ospatuko dute larunbatean Arroabean

Festa giroa izango da nagusi larunbat honetan Arroabean. Beste urte betez, Txikitasunean Handi eguna antolatu du Arroako Festa Batzordeak eta goizetik hasi eta iluntzera arte izango da zer gozatu auzoan. Goizean, Arroa Birari hasiera emango diote, plazatik abiatuta. Bi ibilbide egiteko aukera izango da. Lehenak, 14 kilometroko luzera izango du eta 5,7 kilometro izango ditu besteak. Zati luzea egingo dutenak 08:30ean irtengo dira plazatik eta motzekoak, 10:00etan. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Ederki elkartean.

Arratsaldeko 17:00etan, haurren I. Korrikola hasiko da. Parte hartu nahi dutenek 16:30ak arte izango dute izena emateko aukera. 18:00etan, helduen KorrikaƱaren txanda izango da. Pasa den urtean egin zuten lehen aldiz lasterketa eta izandako arrakasta ikusita, berriro antolatzea erabaki dute. Korrikalariek bost itzuli eman beharko dizkiote auzoari eta buelta bakoitzean kaƱoi bat edan beharko dute. 18 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera eta 17:30ak baino lehen eman beharko dute izena.

Eguna amaitzeko, afaria egingo dute Ederki elkartean. Izen-ematea zabalik dago Txomin tabernan, urriaren 25a arte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide